Homeopatia

Arta naturala homeopatiaren bidez

Homeopata gisa, terapia hori erabiltzen dut pertsona bakotxa entzunez eta bere orokortasunean hartuz. Homeopatiak ez du sintoma bati erantzuten baizik, pertsonak bere eritasuna nola bizi duenari egokitzen da, eta baita haren istoria eta portaerari. Homeopatiak pertsona laguntzen du haren orekaren eta osagarriaren berriz atxemaiten. 

Dembora laburreko eritasunak lasaitzeaz gain (infekzioak, minak, estresa..), homeopatiak bere tokia badu dembora luzeko eritasunen (lo gabezia, artrosia, asma, eczéma…) edo errepikatzen diren eritasunen (buruko minak, hilabetekoeri lotutako minak, alergiak, infekzioak…) sendatzeko .

 Esperientzia klinikoa oinarritzat hartuz, homeopatia pertsona bakotxak bere eritasuna bizi duen moldeariari egokitzen da,  eta  tratamendua jende bakotxaren araberakoa bilakatzen da.